Oharrak

Zaborra, Garraioa eta Tratamendua biltzeko Tasagatik 2021eko lehen hiruhilekoan gehiegi sartutakoa ostalariei itzultzeari buruzko informazioa

2021/11/03

2021eko urriaren 26an, zinegotzi ordezkariak 4966/2021 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez, Getxoko udalerriko ostalariei itzuli egingo zaie 2021eko lehen hiruhilekoan zabor tasagatik gehiegi sartutakoa, Zaborra Biltzeko, Garraiatzeko eta Tratatzeko indarrean dagoen tasa arautzen duen Ordenantza fiskaleko xedapen iragankor bakarra aplikatu ondoren, atzeraeraginez. Horren arabera, Ostalaritzako tarifa %95 murriztea ezartzen da.

Horregatik, gehiegi sartutakoa tarifa hori aplikagarri duten erabiltzaileak 2021eko lehen hiruhilekoan hasiko dira jasotzen beren kontu korronteetan
Tasa eskudirutan ordaindu bada, Udala erabiltzaileekin jarriko da harremanetan itzulketa egiteko.

Bigarren hiruhilekotik aurrera, igorritako kuotak tarifaren murrizketa islatzen zuen, eta, beraz, ez da gehiegizko diru-sarrerarik izan.

Ebazpen hau Getxo Ekinez Planaren barruan eman da. Plan hori Udalak bultzatu du COVID 19aren ondorioz sorturiko kalte sozio-ekonomikoak arintzeko.

Getxon, 2021eko azaroaren 3an

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +