Oharrak

Irailak 24, Mesedeetako Ama, Getxoko herriko jaia

2021/09/17

Irailaren 24an, ostirala, Ama Mesedeetako eguna 2021. urteari dagokion herriko jaia izango da Getxon. Hori dela eta, Udalak jakinarazi nahi du bere bulegoak eta gainontzeko udal sail guztiak itxita egongo direla.

Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, Udal Liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andrés Isasi Musika Eskola ere itxita egongo dira. Romo Kultur Etxean jai eguneko ordutegia izango dute, hau da, 09:00etatik 21:00etara (liburutegiak itxita egongo dira).

Getxo Kirolak-eko instalazioak edozein jaiegunetan bezala irekiko dira: gimnasioa 10:00etatik 14:00etara eta gainerako instalazioak aurretiko erreserbak eginda.

Turismo Bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian: Ereagan 09:30etik 14:30 arte eta 16:00etatik 19:00ak arte, eta Bizkaia Zubiko Informazio Gunean 10:00etatik 14:30 arte eta 15:30etik 18:00ak arte.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +