Oharrak

Espaloia hobetzeko lanak Ibaizabal kalean (irailaren 13tik aurrera)

2021/09/09

Irailaren 14an (asteartea) edo 15ean (asteazkena) hasiko dira Ibaizabal kaleko espaloia (eskuineko aldea) konpontzeko lanak. Sartuta dago ere zoladura eta argiteria-sarea hobetzea eta hustubideak egitea. Gainera, garajeetako sarbideetan espaloia zabaldu egingo da.

Hori dela eta, astelehenean, irailak 13, obra-eremua balizatzen eta seinaleztatzen hasiko dira. Lanen ondorioz, desbideratzeak gertatuko dira oinezkoen ibilbideetan, obraren gauzatzearen arabera, eta desbideratze horiek behar bezala seinaleztatuta geratuko dira. Eta aparkatzeko lekuak okupatuko dira, obrako etxolekin eta materialekin.

Lanek 12 aste iraungo dute. Barkatu eragozpenak. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +