Oharrak

Getxo Kirolak-ek Andra Mariko kiroldegia eta Fadurako ikasgelak ireki ditu berriro

2021/06/08

Getxo Kirolak-ek Andra Mariko kiroldegia eta Fadurako ikasgelak ireki ditu. Azken asteotan osasun-egoeraren hobekuntza dela eta, Getxoko udal kirol erakundeak instalazio irekien zerrenda zabaldu ahal izango du.

Fadurako ikasgelen kasuan, aldez aurretik erreserba eginda erabili beharko da, Getxo Kirolak-en webgunearen bidez edo jendeari arreta emateko bulegora deituta (94 430 80 70). Eta bi txanda ezarriko dira: bata goizekoa (8:30etik 13:00etara) eta bestea arratsaldekoa (15:30etik 20:00etara). Hala, txanda batetik bestera denbora izango da gomendatutako garbiketa- eta desinfekzio-lanak egiteko.

Era berean, Andra Mariko kiroldegiak bere ohiko ordutegia berreskuratuko du, eta          8:30etik 21:30era egongo da zabalik, 14:30etik 15:30era itxiz, gelak garbitu eta desinfektatzeko.

Ikasgelen %60ko gehieneko edukiera ezarri da; beraz, 76 plaza egongo dira erabilgarri, eta ez da beharrezkoa izango aurrez erreserbatzea. Kiroldegiko aldagelei dagokienez, edukiera %35ekoa izango da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +