Oharrak

Trafikoaren aldaketak Azkorrin

2021/05/03

Grabazio zinematografiko bat dela eta, gaur, maiatzak 3, hasi eta ostirala, hilak 7, arte, ibilgailuak Azkorriko aparkalekura sartzea itxiko da. Era berean, eta arrazoi berberengatik, maiatzaren 5ean eta 6an, Goienetxe estartan zirkulazioaren noranzko bakarra ezarriko da, Zientoetxetik Azkorriraino.

Trafikoaren noranzkoaren aldaketa hori maiatzaren 7, 8 eta 9ra ere luzatu ahal izango da, La Galea Klub Hipikoan kirol-proba bat egingo baita.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +