Oharrak

Asfaltatze lanak Larrañazubi Estratan

2021/04/30

Ibilgailuen zirkulazioan eragina izango dute bi egunez, datozen astearte eta asteazkenean, maiatzaren 4an eta 5ean, Larrañazubi Estratan zorua eta errodadura-geruza konpontzeko egingo diren asfaltatze-lanek. Zabortegira igotzeko bidegurutzetik Berangoko udalerriaren mugaraino doan bide-zatian egingo dira lanak, hain zuzen ere.

Asteartean hasiko dira lanak, egun bidean dauden lubetak konpontzeko eta saneatzeko. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da, ordezko bidea eginez.

Asteazkenean, berriz, bidea osorik moztu beharko da, 08:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera (eguraldiak uzten badu), errepidearen zabalera osoan errodadura-geruza berri bat zabaldu eta trinkotzeko. Ondorioz, kaltetutako bizilagunek Berangoko udalerritik sartu eta irten beharko dute.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +