Oharrak
Zirkulazioa eten egingo da Bolue kaleko zati batean
2021/02/17
Saneamendu sarean egin beharreko lan batzuk direla eta, bihar ostegunetik aurrera, hilak 18, eta hiru astez, zirkulazioa moztuko da Bolue kalean, Arene eta Euskal Herria kaleen artean, Algortan.
Telletxe kaleko TAOko azaleko aparkalekuko eta Manuel Gainzako parkingeko eta Euskal Herriko 7., 9. eta Bolueko 2., 4. eta 6.eko garajeetako irteerak Euskal Herriko biribilgunerantz egingo dira.
Udaltzaingoa
94 466 0202
BAKARRIK HITZORDUAREKIN
94 662 00 99