Oharrak

Kultur ikuskizunen sarreren itzulketa

2021/02/15

Oharra: Mugikortasun murrizketa eta sarreren itzulketa

Eusko Jaurlaritzak otsailaren 12an osasun-neurri berriak ezarri ditu. Hori dela eta, otsailren 15etik, eta, momentuz, 20 egunez, Getxon edo mugakide diren herrietan bizi ez diren pertsonak ezin izango dira bertan programatutako kultura ikuskizunetara etorri.

Mugikortasun murrizketa dela eta ikuskizunak etorri ezin direnek sarreren itzulketa eskatu ahal izango dute. Sarrerak online zein Kutxabanken orotarako kutxazainen bitartez erosi dituztenek ikuskizuna baino bi egun lehenagora arte eskatu dezakete itzulketa 94 466 01 23 telefono zenbakira deituta edo edota sarreraitzulketa@getxo.eus e-mailaren bitartez.

Eskudiruz ordaindu dutenak, berriz, Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira dirua eskatzeko, murrizketa amaitu eta gero.

Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 17:30-19:30. Itzulitako sarrerak berriro ere salgai egongo dira. Sarrerak agortuta dauden ikuskizunen kasuan, itzulketak badaude, salmenta berriro ere zabalduko da ikuskizuna izango dean astean bertan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +