Oharrak

Zaborra biltzeko, garraiatzeko eta tratatzeko tasaren Zerga-Ordenantzaren aldaketaren behin-behineko onespena.

2021/01/07

Getxoko Udalak, 2020. urteko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Zaborra biltzeko, garraiatzeko eta tratatzeko tasaren Zerga-Ordenantzaren aldaketaren behin-behineko onestea.

Bere arrazoiko espedientea jendearentzat erakusgai gelditzen da, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek  espedientea aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +