Oharrak

Aldizkako zergak bankuan helbideratzeko epea irekitzea

2020/12/17

Jakinarazten da 2021. ekitaldirako aldizkako zergen banku-helbideratzea helbideratzeko edo aldatzeko epea 2021eko otsailaren 1ean hasiko dela.

Jarraian, iragarki honen eraginpean dauden aldizkako zergak zehazten dira.

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Ibilgailuak espaloien bidez finken barrura sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko tasa (Pasabideak)
  • Taxien aparkalekua erreserbatzeko tasa
  • Kiosko bidez bide publikoa okupatzeko tasa
  • Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak: TAO)
  • Kutxazain automatikoak
  • Terraza bidez bide publikoa okupatzeko tasa.

Helbideratzeko edo banku-helbideratzea aldatzeko epea 2021eko ekitaldiko Zerga Egutegian adierazten den egunean amaituko da. Egutegi fiskal hori Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta honen Getxoko Udalaren webgunean.

Aldizkako zergak bankuan helbideratzeko, DN.156 Banku-helbideratzeak/Aldizkako zergak helbideratzea eredu normalizatua aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta, hala badagokio, bertan eskatutako dokumentazioarekin, bai aurrez aurre Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan, bai Administrazio Elektronikoaren Bulegoan dagoen erregistro telematikoaren bidez.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +