Oharrak

Asfaltatze lanak Euskal Herria eta Amezti kaleetan

2020/11/20

Datorren astelehenean, azaroaren 23an, hasiko dira Euskal Herria eta Amezti kaleak berriz asfaltatzeko eta seinale horizontalak pintatzeko lanak.

Astelehenean, hilak 23, eta asteartean, hilak 24, aipatutako lanak Euskal Herria kalean egingo dira. Horren ondorioz, trafikoan eragina izango dute eta, beraz, ordezko pasabidea ezarriko da ibilgailuentzat.

Asteazkenean, hilak 25, eta ostegunean, hilak 26, lanak Amezti kalera eramango dira, eta, beraz, zirkulazioa moztuko da ibilgailuentzat. Garajeetara sartzea bakarrik baimenduko da, egin behar diren lanen arabera, muga jakin batzuekin.

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +