Oharrak

Espaloiko mailak beheratzeko lanak Gobela kalean

2020/11/20

Espaloietako zoladura mantentzeko eta irisgarritasuna hobetzeko ohiko lanen artean, azaroaren 23an, astelehena, Gobela kalean, Particular de Biltosaneko elkargunean, espaloian dauden mailak jaisteko lanak egingo dira.

Lanen ondorioz, aipatutako espaloiko oinezkoen ibilbidea desbideratu egingo da (seinaleak jarriko dira), eta gune horretako aparkalekuak kenduko dira. Lanek ez dute eraginik izango ibilgailuen trafikoan. Aurreikusten da lanek bost eguneko iraupena izango dutela.

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +