Oharrak

Satistegi aldeko obrak: oharra auzotarrentzat

2020/11/13

Obrako langileen eta bertatik kanpoko pertsonen, batez ere auzokide eta gainerako pertsonen segurtasuna eta osasuna babesteko neurriak beteko direla bermatzeko, gogorarazten da DEBEKATUTA DAGOELA IBILGAILUAK ETA OINEZKOAK LIBRE IBILTZEA obretan dagoen kaleko ARRISKUA DUTEN EREMUETAN, HARIK ETA LANEN ARDURA DUEN ENPRESAK BERAK BAIMENDU ARTE, garaje eta atarietara modu seguruan sar daitekeela egiaztatu ondoren.

Egiten ari den obraren eta jarduketa-eremuaren ezaugarriak kontuan izanik, kale guztia da lan eremua. Arriskugarritzat jotzen dira makinak, pilatutako materiala, hutsune irekiak eta abar dituzten eremuak.

Gogorarazten da, halaber, lanak egiten diren orduetan lehentasuna obrari dagokiola, eta ez eremu horretara sartu behar duten egoiliarrei eta/edo zerbitzu-langileei.

BARKATU ERAGOZPENAK.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +