Oharrak

Covid-19agatik ezarritako murrizketa berrien ondorioz, Fadura eta Gobela 21:00etan itxi behar dira eta aldagelak ezin dira erabili

2020/11/11

Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berrien ondorioz, udal kiroldegien itxiera 21:00ak arte aurreratu behar izan da. Hori dela eta, banakako jarduerarako kirol-instalazioak erreserbatu ahal izango diren azken ordu-tartea 19:30etik 20:30era izango da. Gainera, erabiltzaileek ezin izango dituzte aldagelak erabili.

Oraingoz, neurri berriek kirol-jarduera banaka mantentzea ahalbidetzen dute, betiere instalazioen edukieraren %40 gainditzen ez bada eta aldez aurretik erabilera-erreserba egiten bada. Hala, bai Fadurako frontoiak eta fitness muskulasioko gimnasioa, bai Fadurako eta Gobelako igerilekuak, padel eta tenis pistak baldintza horietan jarraitu ahal izango dira. Era berean, Fadurako erabilera libreko instalazioak abonatuentzat eskuragarri egongo dira, hala nola atletismoko pista eta belodromoa.

Eusko Jaurlaritzaren erabakiak, ordea, eskola-kiroleko eta kirol federatuko jarduera guztiak bertan behera uztea eragin du. Azken kasu horretan, kategoria profesional edo erdi-profesionaletako klubek bakarrik jarraitu ahal izango dute entrenatzen eta euren txapelketa ofizialetan lehiatzen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +