Oharrak

Kultur Etxeak azaroko ikuskizun eta ekitaldien ordutegiak egokituko ditu araudi berrira

2020/11/11

Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken osasun-araudira egokitzeko helburuz, Getxoko Kultur Etxeak azaroko zenbait ikuskizun eta ekitaldiren ordutegia aldatuko du. Horren bitartez, ikuskizunak beranduenez 21:00etan amaitzea eta Getxoko zein inguruko udalerrien ikusleek etxeratze-agindua hasi baino lehenago bizilekura itzultzea bermatu nahi da.

Muxikebarriko Zinemabarri zine-zikloaren kasuan, “La trinchera infinita” (hilak 12) eta “The Farewell” (hilak 19, “Mateoren ama” film laburrarekin batera) 18:00etara aurreratuko da. Halaber, “En realidad, nunca estuviste aquí” film luzearen emanaldia (hilak 26) 19:00etara aurreratuko da.

Zine-Kluba zikloan, “El lago del ganso salvaje” (hilak 13) eta “Mujercitas” (hilak 20) filmeen proiekzioa 18:00etara aurreratuko da. “Sobre lo infinito”ren emanaldia (hilak 27), ordea, 19:00etara aurreratuko da. Gainera, aurretik jakinarazi zenez, ziklo honen saio guztiak lekuz aldatu dira, Romo Kultur Etxera.

“Musika Eskola Irekia” musika-zikloan, Impromptu taldearen kontzertua (hilak 11) 19:00etan mantenduko da. Miguel Ituarte piano-jotzaile getxotarraren “Beethoven y el piano” ekitaldiak (hilak 25), hitzaldi musikatua eta kontzertua hartzen dituena, bere hasiera-ordua mantenduko du (18:30), baina horren iraupena murriztuko da kultura ekitaldiei dagokien araudia errespetatzeko.

Gainerako musika ekitaldiei dagokionez, Joseba Tapiaren “Tranpaldo” ikuskizuna (hilak 21) 19:00etara aurreratu da.

Antzerki programazioan, berriz, “Drag-E uraren bila” (hilak 13) haurrentzako antzezkizuna aurreikusitako orduan mantenduko da (18:00). “La fuerza del cariño” antzezlana (hilak 20) 19:00etara aurreratuko da eta, azkenik, “Birritan bortxatua” lanaren bi saioak ere aurreratuko dira 17:30 eta 19:30era, hurrenez hurren.

Zerbitzuei dagokienez, Roko eta Algortako (Villamonte) Kultur Etxeak 21:00etan itxiko dira. Gainera, azken horretan ikusgai dagoen Elena Gamarra bertoko artistaren erakusketa 21:00etan ere itxiko da. Udal liburutegien programazioaren kasuan ez dago aldaketarik.

Bertan behera utzitako ikuskizunak eta itzulketak

Aurretik jakinarazi zenez, Erramun Martikorena (hilak 15) eta John Premier & The Real Deal Blues Banden (hilak 22) kontzertuak bertan behera utzi dira. Gauza bera gertatu da ESKENA Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartearen 25. urteurreneko ospakizun-ekitaldia (hilak 19) eta “Ophelia” antzezlanarekin (abenduak 4).  Bertan behera utzitako ikuskizunen sarreren itzulketa ezer ere egin gabe egingo zaie txartelaz ordaindu dutenei. Eskudiruz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira azaroaren dirua eskatzeko, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:30-19:30 ordutegian. Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez diren erosleen kasuan, mugikortasun murrizketa amaitu eta gero joan ahal izango dira.

Ordutegi-aldaketak direla eta itzulketa eskatu nahi dutenek, on-line edota telefonoz bitarteko salmentaren kasuetan, 94 466 01 23 zenbakiaren bitartez edo sarreraitzulketa@getxo.eus posta elektronikoaren bitartez egin dezakete. Azken kasu horretan, sarreren argazkia erantsi eta eroslearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa zehaztu behar dira. Azkenik, sarrerak txarteldegian edota Kultur Etxeetan erosi dituztenek (esku-diruz zein datafonoz), Muxikebarriko txarteldegira (joan beharko dira astelehenetik ostiralera (ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:30-19:30).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +