Oharrak

2020. Urtean aldizkako epemuga duten zergak kobratzeko aldia

2020/09/11

Irailaren 15ean, aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zerga hauen 2020ko borondatezko ordainketa-epea hasten da:

  • Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Ibilgailuak finken barrura espaloietatik eta aparkaleku-erreserbatik (pasabideak) sartzeagatiko tasa
  • Auto-taxien aparkalekuak erreserbatzeagatiko tasa
  • Bide publikoa okupatzeagatiko tasa: kioskoak
  • Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak: TAO)
  • Kutxazain automatikoak
  • Bide publikoa okupatzeagatiko tasa: terrazak

Helbideratu gabeko ordainagiriak irailaren 15etik urriaren 15era bitarte ordaindu ahal izango ditu zergadunak, ordainagiriaren atzealdean adierazten diren moduetako bat erabiliz.

Helbideratze arruntaren modalitateko ordainagiriak Udalak kobratuko ditu, zergadunak urriaren 16an adierazitako banku-kontuan.

Nahierako Ordainketaren bidezko helbideratzearen modalitatean sartzen diren ordainagiriak Udalak kobratuko ditu zergadunak adierazitako banku-kontuan, egun hauetan:

  • 4 epetako modalitatea: irailaren 15ean, urriaren 15ean, azaroaren 17an eta abenduaren 15ean.
  • 2 epetako modalitatea: irailaren 15ean eta azaroaren 17an.
  • Epe bateko modalitatea: urriaren 16an.
Alerta Laranja

Itsasaldea: Nabegazioa, 21.00ak arte (ostiralak 25)

Abisu horiak
(Ostiralak 25)

- Euria: Iraunkorrak eta handiak
- Haizeguneak
- Arriskua itsasaldea: Nabegazioa
- Arriskua itsasaldea: Kostaldean inpaktua 
(Larunbatak 26)
- Euria: Iraunkorrak eta handiak
- Arriskua itsasaldea: Nabegazioa
- Haizeguneak
(Igandeak 27)
- Euria iraunkorrak

Informazio gehiago: Euskalmet

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Getxo OpenData
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +