Oharrak

Zerga egutegia onartu da 2020ko ekitaldirako

2020/06/04

Zerga egutegia onartu da 2020ko ekitaldirako

:Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Ibilgailuak espaloien bidez finken barrura sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko tasa (Pasabideak), Taxien aparkalekua erreserbatzeko tasa, Kiosko bidez bide publikoa okupatzeko tasa, Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak: TAO), kutxazain automatikoak, terraza bidez bide publikoa okupatzeko tasa.

Ez helbideratutako ordainagiriak

Borondatez ordaintzeko epea: Irailaren 15etik urriaren 15era arte.

Helbideratutako ordainagiriak

Helbideratutako ordainketa borondatezko epea amaitu ondorengo lehenengo egun baliodunean (urriaren 16a) egingo da.

Helbideratzeko eskabideak eta aldaketak ekainaren 15era arte onartuko ditugu.

Nahierako ordainketa aukeraren ordainagiriak

Helbideratutako ordainketa ondorengo epeetan egingo da:
—?4 epeko aukera: 09/15, 10/15, 11/17 eta 12/15.
—?2 epeko aukera: 09/15 eta 11/17.
—?1 epeko aukera: 10/16.

Nahierako ordainketa egiteko eskaerak eta bere aldaketak ekainaren 15ra arte egin daiteke. Epemuga jaiegunean egokitzen bada, epemuga horren hurrengo lehenengo lanegunera pasako da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +