Oharrak

Santa Ana kalea asfaltatzeko lanak (Uztailak 16 eta 17)

2019/07/12

Datorren asteko astearte eta asteazkenetik, uztailak 16 eta 17, Santa Ana kaleko aparkaleku-eremuko asfaltatze lanak egingo dira (Santa Anako baselizaren eta Amaia kalearen artean), Areetan. Era berean, Santa Ana kaleko bidegurutzeak asfaltatuko dira, bai Ibaibide kaleko bai Amaia kaleko elkarguneetan. Ondoren, asfaltatuko diren guneak berriz pintatuko dira. Lan horiek, udalerriko zenbait kale asfaltatzeko proiektuaren barrukoak dira.

Santa Anako jarduketa dela eta, aldi baterako aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan; eta beharrekoa izango da lanak egingo diren guneetako aparkalekuak libre uztea. Horregatik, eskatzen da adi egotea ipiniko diren seinaleekin eta kontuz ibiltzea eremu horretatik. Udalak barkamena eskatzen du lanak direla eta eragin daitezkeen enbarazuengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +