Oharrak

Argiteria eta semaforoen azpiegitura berritzeko lanak egingo dira, Asuako errepidean

2019/07/12

obra-gunea

Datorren asteartean, uztailak 16, hasiko dira galtzada-pasaguneak egiteko lanak Asuako errepidearen eta Zugatzarte etorbidearen bidegurutzeko oinezkoen babesguneetan. Lan horien helburua da argiteria elektrikoaren eta semaforoen azpiegitura berritzea.

Lanak egiteko, errepideko erreietako bat itxiko da, zabalera handia duten bi erreietako guneetan, bai sarrerako noranzkoan bai irteerako noranzkoan; eta zirkulazioa bideratuko da bi erreietatik bakar batera, seinale eta balizajearen bitartez (konoak eta hesiak). Bidegurutzeko kanpoko adarretan, lanak batera egingo dira eta horren ondorioz, adar horiek erabat itxita lotuko dira; zirkulazioa irekitako bideetatik bideratuko da. Ez da ordezko igarobiderik izango eta ez dira galaraziko bira emateko dauden maniobrak, nahiz eta ohikoa ez den beste toki batean egin beharko diren, seinaleei jarraituz.

Aurreikusita dago lanak astebeteren buruan amaitzea. Udalak barkamena eskatzen du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +