Oharrak eta Berriak

Maiatzak 15, San Isidro, Getxoko herriko jaia 2019an

2019/05/10

Datorren asteazkenean, maiatzak 15, San Isidro, herriko jaia izango da Getxon, 2019. urteari dagokiona, hain zuzen. Hori dela eta, Udalak jakinarazi nahi du bere bulegoak, eta gainontzeko udal sail guztiak, itxita egongo direla.

Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, udal liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andrés Isasi Musika Eskola ere itxita egongo dira. Getxo Kirolak-en ez da ikastarorik egongo eta gimnasioak (Fadura eta Gobela) itxi egingo dira. Halere, gainontzeko instalazioak zabalik egongo dira publikoarentzat (edozein jaiegunetan bezala).

Turismo Bulegoa zabalik egongo da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +