Oharrak eta Berriak

Errei mozketak Zientoetxeko errepidean, zolaketa lanengatik

2019/05/08

Bihar ostegunetik aurrera, maiatzak 9, zolaketa lanak egingo dira Zientoetxeko errepidean, Andra Marin, eta horren ondorioz mozketak izango dira erreietan datozen egunetan. Bihar ostegunaren eta ostiralaren artean, bidearen azala prestatuko da lanak behar bezala egiteko eta horregatik ordezko bidea egokitu beharko da erreiak ixten direnean.

Astelehenetik aurrera, maiatzak 13, eta eguraldiak bermatzen badu, bide-zorua lehengoratzeko eta homogeneizatzeko lanak egingo dira. Kasu horretan, zirkulazioan traba handiagoak izango dira erreiak itxiko diren aldiak zabalagoak izango baitira. Semaforo bidez antolatuko da zirkulazioa.

Uste da lanak asteartean, hilaren 14an, amaituko direla, gauzak ondo bidean; halere, horiek bukatu ondoren ere beste lan batzuk egingo dira bide-seinaleak lehengoratu eta jarduketa errematatzeko.

Eskatzen da kontu handiz ibiltzea eta ipini daitezkeen seinaleei edo eman daitezkeen aginduei erreparatzea. Udalak barkamena eskatzen du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +