Oharrak eta Berriak

2019. urterako zaborra bildu, garraiatu eta tratatzeagatiko tasen matrikularen onarpena: jendaurrean ikusgai (apirilaren 5etik 30era)

2019/04/05

- iragarkia

2019 urterako Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasen matrikula onartzen duen 1611  zenbakidun Dekretua sinatu da, 2019ko martxoaren 22an.

 Matrikula jendaurrean ikusgai jarriko da Getxoko Udalaren Zerga Kudeaketaren bulegoetan (Kontu-hartzailetzaren Bulegoak, Foruen kaleko 1. zenbakiko 2. solairuan), 2019ko apirilaren 5etik apirilaren 30ra bitartean, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; interesdunek haien nortasuna egiaztatu beharko dute, datu babestuak baitira, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari  buruzko abenduaren 5eko 3/2018 L.Oren arabera.

 Jakinaraztea iragarkia likidazioen berri emateko jakinarazpen kolektibotzat hartuko dela. Kuota galdagarriak kalkulatzeko, urteko kuota urteko egun-kopuruarekin zatitzen da, eta ordainagiri artean igarotako egunekin biderkatu. Eragiketa horietatik ateratako emaitza ur-hornikuntzako eta -kontsumoko ordainagirien aldi eta epe beretan  bilduko da, halako ordainagiririk balego. Osterantzean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ezarriko ditu epeak eta aldiak.

 Berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke erroldetan sartzeko edo horietan jasotako datuak aldatzeko egintzen kontra, ebazpena jendaurrean jartzeko epea amaitu eta hilabeteko epean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +