Oharrak eta Berriak

Alangoko 103 garaje-plazak eskatzeko epea zabaldu da, errentan emateko

2019/04/03

103 aparkalekuren alokairua (Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietako babes ofizialeko eraikina)

Udalak alokairu-araubidean eskainiko ditu Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietan dauden babes ofizialeko etxebizitzen eraikineko 103 garaje-partzela, udalaren jabetzakoak direnak. Erabaki hori hartzeko kontuan hartu da hango bizilagunek bertan aparkatzeko adierazitako interesa, baita gune horretako biztanleen kopurua areagotu izana ere.

Hori guztia Algortako erdigunea berrantolatzeko proiektuaren barruan, oinezkoentzako espazioak sustatuko dituen eta herritarren zein merkataritzaren bizi-kalitatea hobetuko duen espazio lagunkoia, segurua eta irisgarria sortze aldera.

Alokairu-kontratuak urtebetekoak izango dira gutxienez, eta gehienez hiru urtez luzatu ahalko dira, partzela bakoitzeko hilean 60 euroko zenbatekoan.

Aparkaleku horren eragin-eremuan bizi diren herritarrek aipatutako partzeletako bat eskuratu ahalko dute; horretarako, euren eskaera eta pleguetan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte.

Dokumentazioa

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +