Oharrak eta Berriak

Zirkulazioan aldaketak, Los Tilos eta Goierri kaleen arteko pasealekuan argiteria publikoko lanengatik

2019/03/26

tilos-goierri

Los Tilos eta Goierri kaleen artean, ibai ondoko oinezkoen pasealekuan argiteria publikoa instalatzeko lanak egingo dira ostegun honetatik aurrera, martxoak 28. Ondorioz, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan eragingo da modu puntualean. Aldaketa guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Lanak egiteko epea astebetekoa izango da, gutxi gorabehera.

Udalak barkamena eskatzen du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +