Oharrak eta Berriak

Algortako irteera itxita trafikoarentzat, Mariandresena eta Euskal Herria kaleetatik (Martxoaren 20tik aurrera)

2019/03/18

Algortan, Manuel Gainzako aparkalekua eraikitzeko lanak direla eta, asteazken honetatik aurrera, hilak 20, Euskal Herria kalerako irteera itxiko da zirkulazioarentzat Mariandresenan. Hartara, ezin izango da eskumatara bira eman ibilgailuak Telletxera Euskal Herriatik eta Mariandresenatik sartu daitezen. Algortatik ateratzeko Mariandresena eta Euskal Herria erabili ohi duten ibilgailuek, Algorta etorbidetik atera beharko dute, Udaletxeko noranzkoan.

Halaber, obra-eremua mugarrituko da hesi finkoarekin, Bolue kalean egin den bezala, beharrezkoak diren indusketa lanak ahalik eta lasterren hasteko.

Eskatzen da kontuz ibiltzea eta adi egotea lanengatik jarriko diren seinale eta desbideratzeekin. Udalak barkamena eskatzen du eragin daitezkeen enbarazuengatik eta lanen nondik-norakoaren berri emango du unean-unean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +