Oharrak

Trafikoaren antolamendua, Manuel Gainza aparkalekua eraikitzeko obrak direla eta

2019/03/14

Parking

Bilbora irteteko ezin izango da Boluetik igo (igotzeko erreia itxiko da) eta Algortako Etorbidetik igo beharko da, edo —Sarrikobaso, Kasune, Billamonte eta abarretik irteten direnen kasuan— Arene kaletik. Bestalde, ezin izango da Euskal Herria kalera joan Mariandresenatik; izan ere, ezin izango da eskumara biratu, eta Euskal Herria eta Mariandresena kaleen elkargunean derrigorrez biratu beharko da Amezti kaletik joz gero.
Bolueko biribilgunea mantenduko da, sartzen diren pertsonek buelta eman ahal izateko edo Alangobarrira sartzeko. Euskal Herria kaleak, Alangoeta eta Alangobarri artean, gaur egun daukan zentzu bikoitza izango du.
Telletxe kalean, Euskal Herria eta Amezti kaleen artean, araututako aparkalekuko zazpi plaza kenduko dira, eta zortzi parkearen perimetroko espaloian.
Udalak barkamena eskatzen du adierazitako aldaketek eragingo dituzten oztopoengatik, eta obren burutzapenen berri emango du aldian-aldian (obrak egikaritzeko epea 14 hilabetekoa da).

Parking

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +