Oharrak eta Berriak

"Udal Araudi Organikoa": informazio publikoa

2019/02/14

2019-01-30eko Osoko Bilkuran hasierako onarpena eman zitzaien akordioei buruzko iragarkia bidaltzen dizut. Aipatu akordioak Udal Araudi Organikoaren aldaketa partzialari buruzkoak eta  “Andres Isasi” Musika Eskola, “Getxo Kirolak”, “Kultur Etxea” eta Udal Erresidentzia erakunde autonomoen estatutuen aldaketa partzialari buruzkoak

Udaleko Osoko Bilkurak 2019ko urtarrilaren 30ean egindako bileran, erantsita agertzen diren erabakiei hasierako onarpena eman zien. Ondoren, espediente hori jendaurrean egongo da 30 egunez interesdunei informazioa eman eta entzuteko eta hala nahi duenak erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Jendaurreko erakusketara hau BARNE ERREGIMENEKO BULEGOETAN DAGO Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez.

  • Udal Araudi Organikoaren aldaketa Partzialaren Hasierako Onarpena ematea
  • Getxoko Kultur etxeko erakunde autonomoaren estatutuak aldatzeko haiserako onarpena ematea, herritarren parteharzea sustatzeko asmoz.
  • “Andres Isasi” Musika Eskolaren erakunde autonomoaren estatutuak aldatzeko haiserako onarpena ematea, herritarren parteharzea sustatzeko asmoz.
  • “Getxo Kirolak” erakunde autonomoaren estatutuak aldatzeko haiserako onarpena ematea, herritarren parteharzea sustatzeko asmoz.
  • Udal Egoitzako erakunde autonomoaren estatutuak aldatzeko haiserako onarpena ematea, herritarren parteharzea sustatzeko asmoz.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +