Zer da eta norentzat
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren sarbidea da, eta haren funtzio nagusia gizarte-beharrak detektatzea eta haiei erantzutea da.
Gizarte Zerbitzuen Sistemak, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinazioan, helburu hauek ditu:
- Autonomia pertsonala sustatzea, eta mendekotasunaren ondorioz emandako banakoaren eta familiaren beharrei erantzutea.
- Babesgabetasun-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.
- Baztertze-egoerak prebenitzea eta haiei erantzuna ematea, eta, halaber, pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
- Larrialdi-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.
Getxon bizi den edonorentzako, baldin eta profesional-talde baten laguntza behar badu bere autonomia, integrazioa eta/edo gizarte-ongizatea hobetzeko.
Getxoko oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Baliabide gida
Beste hizkuntzak: Arabiera Txinera Frantsesa Georgiera Ingelesa Portugesa Errumaniera Urdu