AJANE (Algortako Nagusien Elkartea)

Harremanetarako

Sede Social.-cj.
Juan Bautista Zabala kalea, 6, etxabeak
Astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 13:00etara
Telefono zenbakia: 609 008 342
Posta elektronikoa: asociacionajane@hotmail.com

Nor gara?

2013ko martxoaren 18an sortu zen elkarte gazte bat gara eta gure helburua adineko pertsonen lankidetza eta partaidetza sustatzea da, hazkunde pertsonalari mesede egiten dieten jardueretan.

Gainera, adineko pertsonen arteko komunikazioa, bizikidetza eta harremanak erraztu nahi ditugu.

Aisialdia modu aberasgarrian okupatzea sustatuko dugu, hezkuntza-jardueren, jarduera osasuntsuen eta autoestima hobetzeko jardueren bidez.

Gaur egun, 850 bazkide baino gehiago ditugu gurean.

Zer egiten dugu?

  • 2017-2018ko jarduerak
  • 2017ko Txostena
  • Jarduera kulturalak: hitzaldiak eta bisitak museo zein monumentuetara
  • Prestakuntza-jarduerak: ikastaroak (margolaritza, eskulanak, antzerkia, filosofia, etab.)
  • Kirol-jarduerak: mendi-ibiliak, gimnastika, yoga, etab.
  • Jolas-jarduerak: Gabonetako eta ikasturte amaierako bazkaria, gaztainak erretzea, etab.
  • Bestelakoak: memoria estimulatzea, dantzak, igandeko dantza, etab.

Beste jarduera batzuk


Nola antolatzen gara?

Gure estatutuetan adierazita dagoenaren arabera, elkartearen oinarrizko gobernu eta administrazio organoak Batzar Orokorra eta Zuzendaritza Batzordea dira, azken hau Batzar Orokorrak aukeratzen duelarik 3 urtetarako, berariaz ezeztatzen ez bada.

Egun, Batzar Orokorra osatzen dute:

  • Lehendakaria - Iñaki Fernández Arriaga jn.
  • Lehendakariordea - Angelita Pérez Zuñeda and.
  • Idazkaria - Berta García Fernández and.
  • Idazkariordea - Venicio Nuevo Fernández jn.
  • Diruzaina - Pilar López García and.
  • Diruzainordea - Ascensión Benito Sánchez and.
  • Batzordekideak - Rosa Barrio calderón and., Antonia Sabaté Dondarza and. y Domingo Azueta Landeta jn. 

- Estatutuak (PDF / 4 Mb)

Bazkide izateko

Nahi duten pertsona guztiak izan daitezke elkarteko kide, baina baldintza hauetako bat bete behar dute:

  • 55 urtetik gora izatea
  • Pentsioduna izatea edo erretiratuta edo aurrez erretiratua egotea
  • Aurretik aipatutako baten ezkontidea edo bikotea izatea

Bazkidea izateko, beharrezkoa da jarduerak Getxoko udalerrian egitea eta 55 urte baino gehiago izatea.

Gainera, bazkide izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak: 50 urte baino gehiago izatea eta ezintasun iraunkorra (osoa edo absolutua), erretiro aurreratua, alarguntasuna edo antzeko beste pentsioren bat jasotzea. Hori bai, ezin izango dute lan-jarduerarik egin, ez haien kontura, ez beste inoren kontura.

Izaera hori eskuratu ahalko du bazkidearen zuzenbidezko eta egitatezko ezkontideak, eta izaera horri eutsi ahal izango dio bazkidea hil eta pentsio eratorria jaso arren.

Salbuespen gisa, Zuzendaritza Batzordeak edo zentroaren titularra den erakundeak hala erabakiz gero, bazkide izaera eskuratu ahalko dute pentsio baten titularrek edo inguruabar pertsonal eta sozial jakin batzuk biltzen dituztenek edo era altruistan zentroaren alde zerbitzuak eskaini edo lankidetzan aritzen direnek.

Urteko kuota 10 eurokoa izango da.

Ekitaldiak

Maiatzaren 19an Imanol Landak, Getxoko alkateak, AJANE elkarteko presidenteari lokal berriaren giltzak eman zizkion. Argazkian, AJANEko zuzendaritza udaleko zinegotziekin.

Ajane

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +