Berriak

Omenaldiak

2021/02/24

Udalak berriro egingo ditu 100 urteko pertsonentzako omenaldiak

Udalak berriro egingo dizkie omenaldiak udalerriko ehun urteko pertsonei, COVID-19k ezarritako segurtasun-baldintzetara egokituta, iaz pertsona horientzako ohiko bisitak bertan behera uztea eragin ondoren. 2020an 100 urte bete zituzten pertsonak omentzeko asmoz, Udalak Aixerrotako errotaren erreprodukzio bat, lore sorta bat eta Amaia Agirre alkatearen eta Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziaren gutun bat bidaliko die hurrengo egunotan honako hauei: Maria Dolores Zubiria, Maria Mercedes Larrazabal, Delfina Pérez, Maria Motagoiticoa, Maria Begoña Ascensión Axpe, Maria Angeles Sarramian eta Cipriana Zubiaga.

Eskutitzean alkateak eta zinegotziak nabarmendu dute “ehun urtetik gorako pertsonak gure iraganeko eta gaur egungo garaiko oroimen bizia ordezkatzen dute, eta balio handiko giza ondarea dira”.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +