Berriak

1.497.635€ banatu dira

2021/02/17

1.497.635€ banatu dira 1.752 Gizarte Larrialdiko Laguntzen artean 2020an

Udalak 1.497.635€ banatu ditu 1.752 Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) artean, 2020an. Laguntza horiek eskatu dituzten 695 familien artean banatu dira. Azken urteetan GLLak emateko zuzendutako diru-kopurua areagotu da, 2019an 1.393.585€ banatu zirelako, 2018an 1.283.480€ eta 2017an 1.169.262€.

Aldizkakoak ez diren laguntza hauek gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei daude zuzenduta, eta gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko edo saihesteko dira. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza dira diru-laguntzak, eta udal Gizarte Zerbitzuek bideratu, gestionatu eta ordaintzeko ardura dute.

2020an, Getxon emandako zenbatekoaren %40 alokatze eta ostatu gastuak ordaintzeko izan zen; %20 energia-gastuetarako; %19 etxea mantentzeko gastuetarako, %15 oinarrizko beharretara, eta gainontzekoa konponketak eta instalazioak egiteko, altzariak eta etxe tresna elektrikoak erosteko eta zorpetzeari aurre egiteko.

Gogoratu, 2020an emandako Gizarte Larrialdietarako Laguntza guztiak justifikatzeko epea datorren otsailaren 28an amaituko dela. Eskatutako agiriak norberari dagokion Gizarte Zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dira, aurretiko hitzordua eskatu ondoren.

Aldizkakoak ez diren Udal laguntzak
Bestalde, 2020an, Getxoko Udalak 601 Aldizkakoak ez diren Udal laguntza eman ditu, 472.827€-ko zenbatekoarekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +