Berriak

2020ko GLLak justifikatzeko

2021/01/07

2020ko GLLak justifikatzeko epea otsailaren 28ra arte luzatu da

Udalak 2020ko GLLak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, justifikatzeko epea aldatzea onartu du, datorren otsailaren 28ra arte luzatuz. Diru-laguntzak justifikatzeko emandako kontzeptuaren ordainagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dira, eta horiek 2021eko data eduki ahal izango dute.

Udalak gogoratzen du oso garrantzitsua dela jasotako laguntzen justifikazioa behar bezala egitea, hori ez egitekotan, Udala itzultze prozesua martxan jartzen hasiko baita. Eskatutako agiriak norberari dagokion Gizarte Zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dira, aurretiko hitzordua eskatu ondoren.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +