Berriak

Diru-laguntzak

2020/09/23

Udalak 100.000€ gehiago onartu ditu  izaera sozialeko udal laguntzetarako

Getxoko Udalak 100.000€ gehiago onartu ditu izaera sozialeko udal laguntzetarako kreditua handitzeko 2020an. Prestazio horiek bazterkeria-egoerak prebenitzera eta artatzera eta pertsonen eta familien gizarteratzea sustatzera bideratzen dira; horien artean dago COVID-19aren krisiak eragindako zailtasun ekonomikoko egoerak arintzeko laguntza. Aurten, orain arte udalak 376.107€ banatu ditu 458 familia onuraduni emandako 518 laguntzaren artean. Horietatik 408 (284.670€) COVID-ak eragindako zailtasun egoeratarako izan dira. 

Gainontzean emandako laguntzen artean, 55 izan dira etxebizitzari lotutako beharretarako (63.331€ ostaturako, eta etxebizitzari eusteko eta kontserbatzeko), 20 arreta pertsonalizatuaren planak egiteko (13.008€) eta gainontzekoak laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko (diruz laguntzen ez dituzten prestakuntza-prozesuen eta/edo lan gaikuntzaren ondoriozko gastuetarako, haurtzaindegietara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jarduerak medio sortutako gastuetarako), eta  elikadura, jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osasun-arloko premietarako.

Eskaerak abenduaren 10era arte

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, aurretik dagokion Gizarte Langileak egindako beharren hasierako balorazioan oinarritutako nahitaezko aldeko balorazio profesionala behar da. Eskaerak aurkezteko epea datorren abenduaren 10era egongo da zabalik Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, aurretik hitzordua eskatuta.

Prestazioak justifikatzeko, lagundutako kontzeptuen inguruko ordainagiriak eta/edo fakturak aurkeztu beharko dira. Gehieneko epea 2021eko urtarrilaren 29a izango da.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +