Berriak

Tailerrak

2020/09/10

Zabalik zaintzaileentzako tailerretarako izen-ematea  

Gaurtik, irailaren 10etik 25era bitartean zabalik egongo da Getxoko udalak 2020/2021eko ikasturterako mendekotasun egoeran dauden etxekoentzat  antolatutako doako tailerretarako izena emateko epea. Taldeak mugatuak izango dira, gehienez 10 pertsonentzat, eta egungo egoera sanitarioa dela eta, behar izanez gero, kurtsoen baldintzak aldatu edo suspenditu ahal izango dira.

Urritik ekainera bitartean hurrengo programak eskainiko dira, ordutegi eta udalerriko auzo desberdinetan: taldeko laguntza psikologikoa, erlaxazioa, interbentzio duala eta estimulazio kognitiboa, Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasun egoeran egiaztatutako  bizi-lagunak zaintzen dituzten familiarrei laguntza eskaintzeko.

Izen-ematea 683 193 092 telefono zenbakiaren bitartez egin beharko da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +