Berriak

Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten

2020/07/28

Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten sei elkarterekin hitzarmenak berrituta

Udalak, beste urte batez, hitzarmenak berritu ditu Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten eta udalerrian sustrai sendoa duten sei elkarterekin, 135.200€-ko zenbatekoan.  “Laguntza horien bidez, gizarte-arloko parte-hartzea sustatzen jarraitzen dugu, eta legea betetzen duten hitzarmenak formalizatzen ditugu. Lege horrek baliabideen aprobetxamendu integrala, arrazionala eta eraginkorra ezartzen du, egokia den guztietan gizarte-ekimen pribatuak garatutako gaitasunak eta baliabideak baliatzeko”, nabarmendu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. 

Hitzarmenak

Urritasun psikikoa duten pertsonei arreta egin eta nahasmendu eta desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen familiak laguntzen dituen Gaude elkarteak 56.250€ jasoko ditu, aisialdirako eta partaidetza sozialerako zein familiak laguntzeko eta horiei atsedena emateko zerbitzuetara zuzendutako jarduerak finantzatzeko. 

Bigarrenez, Gurutze Gorriak 23.125€ eskuratuko ditu, jarduera ezberdinen arteko koordinazioa finantzatzeko, gizarte beharretan jardutea helburu nagusietako bat izanik. Gainera, pandemian sortutako beharrak artatzeko beste 10.000€ gehiago jaso ditu elkarteak. 

Sarekidek, Getxoko Boluntariotza Erakundeen Elkarteak 22.150€ izango ditu, Getxo udalerrian partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua ematen den modua arautzeko. 

Caritasentzat 15.000€-ko diru-laguntza izango da, zailtasun sozioekonomikoak eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonak eta familiei babes eta konpainia integrala emateko jarduerak finantzatzeko. Entitate honek ere beste 10.000€ gehiago jaso ditu pandemian izandako beharrei erantzuna ematen laguntzeko. 

APNABI-Autismo Bizkaia elkarteak 13.500€-ko diru-laguntza jasoko du, autismoaren espektroa duten pertsonentzako jarduerak eta horien familiei eta aisialdira laguntza finantzatzeko. 

Azkenik, Síndrome de Down Fundazioak  5.175€-ko laguntza izango du, udalerriko erabiltzaileek eta haien senideek parte hartzen dituzten programa eta aktibitate desberdinen kudeaketa finantzatzeko.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +