Berriak

640.118€ banatuta

2020/07/16

640.118€ banatuta 773 Gizarte Larrialditarako Laguntzaren artean urteko lehen seihilekoan

Getxoko udalak 640.118€ banatu ditu 292 familia unitateek aurkeztutako 773 Gizarte Larrialditarako Laguntzaren artean, urteko lehen seihilekoan. Aldizkakoak ez diren laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren konturako prestazioak dira, gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko edo saihesteko. Udal Gizarte Zerbitzuek bideratu, gestionatu eta ordainketak gauzatzen dituzte. Aurten emandako laguntzen kopurua eta zenbatekoa areagotu egin da, Laguntza batzuk (alokairurako, etxebizitza mantentzeko eta energia gastuetarako) ordainketa bakar batean eman direlako urte osorako, eta ez bi epetan, aurreko urteotan egin den bezala. Horren arrazoia izan da administrazio-izapideak erraztea. Iaz, urteko epealdi honetan, 352.843€ banatu ziren 215 familia unitateri emandako 568 Laguntzen artean. 

2020ko lehen seihilekoan 229 GLL eman dira etxebizitza mantentze gastuetarako, beste 224 energia gastuetarako, 136 oinarrizko beharretarako eta 137 alokairu eta ostaturako. Gainontzekoak instalakuntzetarako eta konponketetarako (28); elektrotresnak erosteko (14) eta zorpetzeari aurre egiteko (5) izan dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +