Berriak

Getxo Aniztasunen alde

2020/06/02

"Getxo Aniztasunen alde" programaren lehen podcast eta irudiaren diseinu-lehiaketa

Getxo Aniztasunen alde proiektuaren lehen podcast eta irudiaren diseinu lehiaketa dira Getxoko udalak eta Unesco Etxea Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, bultzatutako ekimenaren lehenengo jarduerak.  Gaur hasi eta hainbat hilabetez luzatuko den programa honen helburua da kultura-, funtzio- eta sexu-aniztasunei balioa ematea. “Getxo Aniztasunen alde proiektuak planetako toki desberdineko jatorria duten udalerriko emakumeak eta gizonak ikusarazi eta balioetsi nahi ditu, egun udalerriko kultura eta genero-ekitatearen, kultura-aniztasunaren, bizikidetzaren baloreak sustatzera laguntzen dutelako. Udalaren ustez, aniztasun kultural, funtzional eta sexualak gure udalerriaren aberastasunaren zati bat dira, eta baita kultura- eta komunitate-bizitzaren funtsezko elementu bat ere, udalerria aniztasunaren hiri hartzaile bihurtzeko, zentzu zabalean”, azaldu du Carmen Diazek, Gizarte Kohesioko zinegotziak. 

 Bestalde, Arantza Acha Unesco Etxea Gobernuz Kanpoko Erakundeko zuzendariak esan du funtsezkoa dela udalerriko dibertsitateak ikusaraztea, "gero eta askotarikoagoak diren gizarteetan, aniztasun kulturala, dinamikoa eta askotarikoa funtsezkoa baita gure udalerrien kohesiorako eta garapen jasangarrirako. Horregatik, proiektuak erakutsiko du hainbat motatako pertsonek nola laguntzen dioten Getxoko egunerokotasunari eta kohesioari. Urtean zehar ezagutuko ditugun jardueren bidez, aniztasun horiek udalerri inklusiboagoa eraikitzen dutela ikusiko dugu ", zehaztu du Achak.

Lehenengo podcastean Unesco Etxearen mezu bat eta garatu beharreko proiektuaren deskribapena daude. Astean hiru audio argitaratuko dira GKEren webgunean (www.unescoetxea.org ), eta horietan udalerriko hainbat eremutako pertsona eta erakundeen testigantzak bilduko dituzte. Guztira 30 pieza inguru izango dira, 10-15 minutukoak, eta online entzun eta deskargatu ahal izango dira.

Diseinu-lehiaketaren oinarriak
Bestalde, ekainaren 26ra arte zabalik egongo da Getxo Aniztasunen alde proiektuaren irudia diseinatzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea. Deialdia edonorrentzat dago zabalik, adin mugarik gabe eta udalerrian bizi den edozeinarentzat, eta gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango dira, originalak eta argitaratu gabeak, udalerriko aniztasunak islatzen dituztenak. Irudi horrek aniztasunari buruz hausnartzera gonbidatzen du, interpretazio askearekin, kontzeptukoarekin zein figuratiboarekin. Proposamen bakoitzak "Getxo por las diversidades-Getxo Aniztasunen alde" izenburua izan behar du. Edozein teknika edo prozedura piktoriko, fotografiko, digital edo misto erabili ahal izango da. Fitxategi bat bidali beharko da JPG formatuan, gehienez ere 5MB-ko bolumenarekin, posta elektronikoz getxoporlasdiverdades@gmail.com helbidera, izen-abizenak eta helbidea adierazita, eta eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.
Aintzatespen bakarra emango da, 1.800 €koa, eta saritutako irudiaren egileak Getxoko Udalari eta Unesco Etxeari emango dizkie, mugarik gabe, irudiaren erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +