Berriak

Inkestak

2021/11/10

Bikaina udal-egoitzarentzat gogobetetze-inkestetan

Bihotz Sakratuaren udal-egoitzan joan den irailean egindako gogobetetze-inkestek puntuazio bikaina lortu dute, 10etik 8 eta 9 bitartekoa, kontsultatutako gai desberdinetan. Eguneko arreta-zerbitzuen eta etxebizitza komunitarioaren 60 erabiltzailek, senidek eta hurbilekoek hartu dute parte inkestan, baita Aldundiarekin hitzartutakoek ere. “Pozik gaude lortutako puntuazioarekin, egiten ari garen lana aintzatesten duelako, ahaztu gabe COVID-19arekin bizitako egoeraren ondoren ere lortu direla”, azaldu du Keltse Eiguren zinegotzi arduradunak. 

Ildo horretan, erabiltzaileek 8,4ko puntuazioa eman diote zentroari eta 8,7koa zerbitzuei eta profesionalei. %81ek beste pertsona batzuei gomendatuko lieke zentroa. Bestalde, senideek eta hurbilekoek 8,8ko puntuazioa eman diote zentroari, 9 zerbitzuei eta profesionalei, eta %85ek bere ezagunei gomendatuko lieke zentroa. 

Erabiltzaileen %89k eta familien %85ek uste dute langileak ahalegintzen direla artatutako pertsonen eskaerei, gustuei eta lehentasunei erantzuten, eta nabarmendu behar da, halaber, sukaldaritza-tailerretako jarduera berriak 9,4 lortu duela.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +