Berriak

Etxebizitza Komunitarioa

2019/02/04

Zabalik Etxebizitza Komunitarioan sartzea eskatzeko epea

Udal egoitzan lekututa, 14 banako gelarekin

Biotz Sakratuaren Udal egoitzako bigarren pisuan lekututako Etxebizitza Komunitarioan sartzeko interesa duten pertsonek hitzordua eska dezakete, beharrezko izapideak bideratzen hasi ahal izateko. Etxebizitzak 14 plaza ditu banako gelatan eta egokitutako komunarekin, mendekotasunaren 1.graduaren egoeran dauden 65 urtetik gorakoentzat, intentsitate gutxiko laguntzarekin eta inguru komunitarioan bizitza autonomoa ahalbideratu ahal izateko. Etxebizitza egokia ez duten pertsonentzako edo/eta bizikidetza o bakartasun arazoak (isolatze soziala) dituztenentzako ostatu zerbitzua da hau, jasangarritasun eta/edo bizigarritasun baldintzekin. Etxebizitzak eguneroko oinarrizko jarduerak egin ahal izateko ekipamendua du, hau da amankomuneko guneak, esate baterako, sukalde txiki bat eta egongela bat (erabiltzaile bakoitzak astiaz gozatu ahal izateko, bakarrik edo bere bisitekin, era pribatuan).

“Mendekotasunaren I. gradua duten pertsona nagusientzat dagoen ostatu zerbitzuaren bi modalitateak diren Etxebizitza Komunitarioaren eta Babespeko apartamentuen helburuak dira giza inguruan pertsona erabiltzaileak jarraitzea, beren autonomia gradua hobetzea, beren garapen autonomoa ahalbideratzen duten ahalmenen narriadura prebenitzea, beren isolatzea ekiditea eta beren segurtasun sentimendua erraztea”, gogoratu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Pertsona interesatuek Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute gizarte langile batekin hitzordua eskatzeko. Horrek eskatzailearen beharren hasierako balorazioa egingo du eta zerbitzuak horiei erantzuna emateko egokia den ala ez erabakiko du. Eskatzaileek 65 urte eta mendekotasunaren 1. gradua eduki behar dituzte (salbuespenez, 60 edo gehiago, gainontzeko izapideak betetzen badituzte) eta Getxon erroldatuta eta eskaera aurkeztu baino azken 12 hilabete lehenago, jarraian, etxebizitza udalerrian eduki behar dute.

Beste aurrerapen garrantzitsu bat Gizarte Zerbitzuen Zorroaren garapenean
Etxebizitza Komunitarioa Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza egokitzeko burututako lanen emaitzetako bat izan da, pertsonengan oinarritutako arreta ereduan aurrera eragiteko eta, aldi berean, Gizarte Zerbitzuen Zorroak aurreikusitakoan beste aurrerapen bat izan da. “Etxebizitza horrekin batera, azken urteotan, jarduera ugari jarri dira abian Legeak Getxo udalerrirako aurreikusten duena betetzeko”, nabarmendu du zinegotziak. Besteak beste, hainbat aurrerapen egin dira Euskadiko Gizarte Zerbitzuetako sarbidea den Oinarrizko Gizarte Zerbitzua sendotzeko. Horretan gizarte langileen zeregina ezinbestekoa da pertsona eta familia erabiltzaileei beharrei buruzko hasierako balorazioa egiteko eta ondoren zerbitzuei, eskubideei eta betebeharrei buruzko ahalik eta informazio zehatzenen eman ahal izateko, eta behar izatekotan, beste arreta zerbitzu batzuetara bideratzeko.

Bestalde, gaur egun, laguntza eta prebentzio izaerako Etxez Etxe Laguntza Zerbitzuak ez du itxarote zerrenda. Pertsona nagusientzako Eguneko Arreta Zerbitzua udal egoitzako bigarren solairuan  dago, Etxebizitza Komunitarioarekin batera, eta zaintzaileentzako laguntza zerbitzuak ikastaro eta ekimen ugari eskaini dizkio mendekotasun egoeran edo arriskuan daudenen familia eta gizarte laguntza sareari.

Heziketako eta psikosozialeko esku hartze-zerbitzuak arreta esparrua handitu du eta Gizarte Zerbitzuetako alorrean partaidetza eta gizarte inklusioa sustatzeko zerbitzua Sarekide, Getxoko boluntariotza entitateen elkartearekin adostutako hitzarmen baten bidez bideratzen da.

Bazterketa alorrean, Hijas de la Caridad erlijiosoek Algortan duten egoitzan Getxok eta Uribe Kostako Mankomunitateak esklusio egoeran daudenentzat eguneko arreta eta gaueko harrera zerbitzuak eskaintzen ditu. Biak osatzeko neguko gaueko harrera zerbitzu osagarria jarri da abian Berangon.

Gainera, udalerriak gizarte larritasun egoeretarako harrera pisu bat du eta beste bat etxeko indarkeria pairatzen duten emakume biktimentzat.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +