Muturreko Fenomenoen iragarpena

Ostirala, hilak 14:

- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 18etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 3.5-4 m inguruan egongo da, pixkanaka txikitzen joango da eta arratsalde-gauean 3-3.5 m ingurukoa izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu, pixkanaka txikiagoak eta arratsaldegauean 2-3 m ingurukoak. Olatuen arteko periodoa: 14-15 s. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; goizean goiz eta egun amaieran hego-osagaiko haizea nagusituko da, eta egunaren erdialdeko orduetan eki-osagaikoa. Itsaso kizkurra izango da, itsaskirriko guneekin.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 20etatik 21etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 3-3.5 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 15 s. Itsasgora 20:35an (ordu lokala) 4.17 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa + meteorologikoa). Gainezka egiteko indizeak: I=5.8 m eta Imax=6.3 m

Larunbata, hilak 15:

- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 09etatik 24etara ordu lokala. Olatuaren altuera adierazgarriak 3.5 m-ak gaindituko ditu goizean eta egunaren bigarren partean 4 m ingurukoa izango da eta egun amaieran 3.5 m ingurukoa. Iparmendebaldeko hondoko itsasoak 3-3.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta egun amaieran 3 m ingurukoak. Olatuen arteko periodoa 15 s-tik 20 s-ra oso bizkor igoko da
lehen orduetan eta egunaren bigarren partean 18-17 s-ra jaitsiko da. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin egunaren bigarren partean. Itsaso kizkurra izango da, egunaren bigarren partean itsaskirriko guneekin.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 08etatik 10etara ordu lokala.Olatuen altuera adierazgarria 3-3.5 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 20 s. Itsasgora 09:00an (ordu lokala) 4.19 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa + meteorologikoa). Gainezka egiteko indizeak: I=6.4 m eta Imax=7.1 m. Egun osoan, olatuen ezaugarriak direla eta, pasealeku eta malekoietan zipriztin eta olatu-zaparrak erori daitezke.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 21etatik 22etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 17 s. Itsasgora 21:31an (ordu lokala) 3.93 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa + meteorologikoa). Gainezka egiteko indizeak: I=5.8 m eta Imax=6.5 m.

Igandea, hilak 16:

- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara ordu lokala. Olatuaren altuera adierazgarria 3.5 m ingurukoa izango da eta egunaren bigarren partean 3.5-4 m ingurukoa. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 16-17 s. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin. Itsaso kizkurra izango da, itsaskirriko guneekin
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 09etatik 11etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 3.5 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 17 s. Itsasgora 10:05ean (ordu lokala) 3.89 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa + meteorologikoa). Gainezka egiteko indizeak: I=5.8 m eta Imax=6.4 m.
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan Bizkaian 00etatik 12etara ordu lokala. Bizkaiko haizeguneetan hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezake. Gainerako haizeguneetan hego-mendebaldeko haize-boladak 80-100 km/h ingurukoak izan daitezke. Bestalde, Bizkaian, haizeguneak ez diren tokietan haize-boladak 60-70 km/h ingurukoak izan daitezke.

Maila horia: arrisku neurritsua, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.

Maila laranja: meteorologi arazo nabarmena dago

Maila gorria: arazo meteorologikoa sekulakoa da. Aparteko intensitatea duten fenomeno meteorologiko ez ohizkoak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +