2022/9/29
2023. urterako esperientzia, zerbitzu edo produktu turistiko berri bat diseinatzea pentsatzen ari zara? Programa honek prozesuan lagunduko dizu.
Programa 4 saiotan egituratzen da, 2 ordukoak. Lehenengoa sarrerako tailer bat izango da, eta bertan prozesuan zehar erabiliko ditugun metodologia eta tresnak aurkeztuko dira. Lehenengo saio horretara joatea derrigorrezkoa izango da, ondoren hurrengo saioetara joan ahal izateko. Ez da derrigorrezkoa saio guztietara joatea; lehenengoan, gehien interesatzen zaizkizunak erabaki ahal izango dituzu, eta horietara bakarrik joan.
Datak eta edukiak honako hauek dira:
Zerbitzuen diseinuak barne hartzen duen azken tresna da Testeoa, eta kasu zehatz bakoitzean produktuaren metodologia eta garapen espezifikoa ezartzen lagunduko duten banakako laguntza-saioen bidez egingo da.
Tailer horiek guztiak doakoak dira, eta Getxo Elkartegian egingo dira, 10:00etatik 12:00etara.
Informazioa eta erreserbak (10/26ra arte): Getxolan; 94 466 01 40, edo getxopro@getxo.eus helbidera.