2022/7/7
“Getxo Sormen Hub” abian da dagoeneko, sormen- eta kultura-sektorearekin lotutako proiektuetarako eta enpresentzako ekintzailetza-zentro berria. dago, “Urgull Zentroa”n dago, Algortan, eta, lokalak, gainera, zahartze aktiborako eta KZ Gunerako hainbat ekimen ere hartuko ditu.
Udalak dagoeneko prezio publikoak onartu ditu espazioak enpresa-proiektuei lagatzeko. Bi modalitate egongo dira: bata lanpostu finkoetarako (75 €+ BEZ) eta bestea txandakako lanpostuetarako (40 €+ BEZ). Espazioak okupatzeko deialdiaren oinarriak irailaren 1ean argitaratu dira, eta eremu horietan lan egiten duten pertsonek eskuratu ahal izango dituzte, beren proiektuen estadioa edozein dela ere.
Getxo Sormen Hub
Sormen- eta kultura-sektorearekin lotutako proiektu eta enpresentzako ekintzailetza-zentroa 2020an sortu zen, Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak udalerriko sektore estrategikoei buruzko diagnostikoa egin ondoren. Horrela, 2021ean “Getxo Itsas Hub” sortu zen bezala, orain “Getxo Sormen Hub”en topagune berria abiarazi da. Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duen bezala, “helburua da Getxon eragin positiboa sortzeko aukera-guneak eraikitzen joatea. Kulturaren eta sormenaren esparru horretan, ikusi dugu proiektuak jasangarriagoak izatea ahalbidetuko duen sare bat sortu behar dela, sektoreak sendotzeko bidean aurrera egiteko. Gogoratu behar da kultura- eta sormen-industriak hogei diziplina baino gehiago hartzen dituela, arkitektura- eta diseinu-ikasketak, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta musika, besteak beste”.
Lanerako espazioak
“Getxo Itsas Hub” bezala (itsasoarekin eta irristatzearekin zerikusia duten enpresei zuzendua), kulturarekin eta sormenarekin lotutako enpresek lan partekaturako gune bat izango dute Algortan, Urgull kalean. Espazioak 22 lanpostu hartuko ditu, modalitate desberdinetan (finkoak eta txandakakoak).
Baina “Getxo Sormen Hub”, espazio fisikoa izateaz gain, ekimenaren inguruan sektorea profesionalizatzeko ekintzak, aholkularitza, prestakuntzak, programak eta topaketak sortzen joango dira, sektoreko enpresak sendotzen laguntzeko.