2022/5/20
Getxoko 20 enpresa baino gehiago, profesionalizaziorako eta berrikuntzarako laguntzen onuradun
Getxoko Udalak 66.000€ inguru emango ditu udalerriko 20 enpresa baino gehiago profesionalizatzeko eta berritzeko. Kopuru horretatik, 45.000€ Euskadiko lau enpresa-elkarterentzat izango dira, eta Getxoko eta Euskadi osoko profesionalentzat interesgarriak diren beste hainbeste proiektu egingo dituzte. Gainerakoa, 20.978 €, negozio-lerro berrietarako edota produktu eta/edo merkaturatze berritzaileetarako proiektuak dituzten 16 enpresa getxotarrentzat izango da.
Profesionalizatzeko laguntzak
Dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko laguntzen 2. ildoaren barruan daude, eta udalerriko eremu estrategikoetako profesionalen eta enpresaburuen elkarteei zuzenduta daude. Digitalizazioa, sareko lana, sormen-laborategiak eta sormen-sektoreen eta turismo aktiboaren hausnarketak landuko dira.
Proeiktuak honakoak dira:
- Getxoko sormen- eta kultura-industrien digitalizazioa. 11.250 euroko dirulaguntza Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkartearentzat, digitalizazio-tresnak diagnostikatzeko eta ezartzen laguntzeko, industrien arloan lehiakortasuna hobetze aldera.
- 10 urte sareak sortzen. 11.250 euroko dirulaguntza Karraskan Euskadiko Sormen Esperientzien Sareari, sareko eta lankidetzako lan-eredu berriak elkarrekin diseinatzeko ekintza bat aktibatzeko.
- Lab sortzailea. 11.250 euro Euskadin diseinu grafikoa sustatzeko “Serifalaris” elkarteari, diseinua enpresaren munduarekin lotu nahi duen proiektu baterako. Helburu nagusiak hiru dira: diseinuaren balioa eta haren erabilgarritasuna islatzea, arazoak konpontzeko bitarteko gisa; gaitasun profesional berriak sustatzea, tokiko sare profesionala indartsuagoa eta lehiakorragoa izan dadin; eta berriro lotzea “Serifalaris” eta Getxo, proposamen desberdin eta berritzailearen bidez.
- Lehia turismo aktiboan. 11.220 euroko dirulaguntza AKTIBA-Euskadiko Turismo Aktiboko Enpresen Elkarteari, bere proiektuaren helburuak honakoak izanik: lehiaren gaia argitzea eta Turismo Aktiboan lehia desleiala saihestea; jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren ezaugarriak definitzea; eta enpresen, kluben, elkarteen eta erakundeen arteko harremana eta komunikazioa hobetzea, lankidetza-esparruak bilatuz.
Berrikuntzarako laguntzak
Laguntza hauek Ekonomia Dinamizatzeko Laguntzen 3. lerroaren barruan sartzen dira. Ildo hori negozio-lerro berrien eta/edo produktu eta/edo negozio berritzaileen merkaturatzea sustatu eta dinamizatu nahi duten udalerriko enpresei zuzenduta dago.
Tokiko gobernu Batzarraren ebazpena-2. lerroa
DIRUZ LAGUNDUTAKO ENPRESAK ETA PROIEKTUAK 3. lerroa |
|
ENPRESA |
PROIEKTUA |
ESCUELA NAUTICA DE RECREO ARRILUZE
|
ZERBITZU BERRIEN KOMUNIKAZIOA DISEINATZEA |
Petit siesta
|
BEZEROAREN KOMUNIKAZIO-KANALA HOBETZEA |
BCOMEDIGITAL |
ZERBITZU-ILDO BERRIAK KOMUNIKATZEA |
Itsas biodesign |
PRODUKTU BERRI BAT GARATZEKO PROZESUAREN ETA MARKAREN DISEINUAREN BERRI EMATEA |
ONTOUR UP
|
BEZEROENTZAKO FUNTZIONALTASUNAK HOBETZEA |
KËNSLA kensla.com |
NEGOZIO-ILDO BERRI BAT GARATZEA ETA JAKINARAZTEA |
canela WWW.CANELABABY.COM |
KOMUNIKAZIOA HOBETZEA. |
MUCHART
|
MERKATURATZEKO SARE SOZIALAK INDARTZEA |
NOTHINK https://www.nothink-handbags.com/
|
SARE SOZIALETAKO KOMUNIKAZIO-PLAN ESTRATEGIKOA |
LA GRANJA
|
ECOMMERCERI EGOKITZEKO WEB ORRIA BERRIZ DISEINATZEA |
THE GRAND TOUR https://www.thegrandtour.travel
|
SAREETAKO KOMUNIKAZIO-PLANA BERRIZ DISEINATZEA |
UNIITE TOURISM S.L. |
HOBEKUNTZAK WEBGUNEAN, BEZEROAREN ESKAERETARA EGOKITZEKO |
URIBE ENEA uribeenea.com |
NEGOZIOARENTZAKO WEBGUNE BERRI BAT SORTZEA |
UTOPIAN
|
WEB-ORRIA BERRIZ DISEINATZEA, EGUNGO BEHARRETARA EGOKITUTA |
WORLDPATS https://worldpats.com |
WEB-DISEINU BERRIA NEGOZIO-LERRO BERRIAK SARTZEKO |
ZIRKUN ZIRKO http://www.zirkun.com/ |
WEB ORRIAN BEZEROARENTZAKO SERIVIO BERRIAK GARATZEA
|