2022/5/17
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritzaren eta zerbitzuen sektorerako laguntzen deialdi berri bat argitaratu du.
Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza
Diruz lagundu daitezkeen bi jarduera-ildo:
1.– Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea (3.000 euroko gutxieneko inbertsio):
a) Merkataritza-establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea moldatzeko.
b) Energia aurrezteko edo energia-efizientziako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
c) Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egindako eraberritzeak.
d) Errotuluak erosi eta merkataritza-establezimenduaren kanpoaldean instalatzea.
e) Jarduera nagusia betetzeari lotutako makineria eta altzariak erosi, instalatu eta muntatzea.
f) Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea.
g) Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne).
h) Alarmak eta segurtasun-sistemak.
i) Lokala girotzeko ekipamenduak.
j) Merkataritza-gune batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak.
k) Lurruneztagailuak, airea purifikatzeko eta aireztapeneko sistemak, gorputzaren tenperatura neurtzeko kamerak…
2.– Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea (750 euroko gutxieneko inbertsio):
a) Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, merkataritza-establezimendua kudeatzea hobetzera zuzendutakoak.
b) Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak.
c) Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodeketa-sistemak.
d) Salgaien balantza elektronikoak.
e) Kutxa-erregistratzaileak.
f) TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
Laguntzen zenbatekoa: Inbertsioek onartutako inbertsioaren % 30eko (%40ra arte handitu daiteke) diru-laguntza jasoko dute. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 9.000 euro da.
Diruz lagun daitekeen aldia: 2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean egiten diren inbertsioak.
Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 18tik irailaren 30era
Eskabideak aurkeztea: online
APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK:
BESTE KONTSULTA MOTAK :
ZUZENEAN: