2022/5/16
1. HELBURU OROKORRAK
Getxoko saltokietan Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutaraztea, bai eta lehiakortasun bereizgarriari lotutako abantailak lortzeko modua azaltzea ere, saltokien nahiz ingurune hurbileko jasangarritasuna areagotze aldera.
2. HELBURU ERAGINKORRAK
- Garapen Jasangarrirako Helburuak zer diren zehaztea.
- Garapen Jasangarrirako Helburu horiek saltokien kudeaketan nola txertatu daitezkeen ezagutzea.
- Jasangarritasuna saltokiaren estrategiarekin bat egitea, gure bereizgarritasuna areagotuko duten politikak eta ekintzak zehazte aldera.
- Kasu praktikoetatik ikastea eta gure hurbileko inguru komertzialean nola erantzun ahal zaien eta nola hobetu daitezkeen aztertzea.
3. EDUKIAK
- Zer dira Garapen Jasangarrirako Helburuak?
- Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko xedez merkataritza-sektoreak hartutako konpromisoen dekalogoa.
- Saltoki txikien sektorean eragin handiena duten Garapen Jasangarrirako Helburuak zehaztea.
- Garapen Jasangarrirako Helburuak merkataritza-sektorean oro har aplikatzeko adibideak. Aplikatu beharreko Garapen Jasangarrirako Helburuek sailkatutako sektoreko jardunbide egokien kasuak.
- Jasangarritasuna bermatzearen alde saltoki txikiek egindako jardunbide egokiak. Jasangarritasuna lortzeko xedearekin merkataritza-sektoreak hartutako hamar konpromisoen, hamar joeren eta 48 ekintza zehatzen adibideak.
Data: Maiatzak 30ean
Ordutegia: 14:30etatik 16:30etara
Lekua: Getxo Elkartegia, Ogoño 1. Areeta.
Tresna digitalak geratzeko etorri dira. Are gehiago, hobeto saltzen laguntzeko ditugu gure artean.
Izan ere, haiei esker gure espazio fisikoko esperientzia aberasten dugu, gure negozioaren kudeaketa hobetzen dugu eta gure eskaintza komunikatzen dugu. Horrez gain, ondo jarduten ari garen aztertzea ahalbidetzen diguten datu ugari ematen dizkigute.
Jardunaldi honetan, gure negozioan txertatu ditzakegun tresna digitalak berrikusiko ditugu eta gure saltokia profesionalizatzen nola lagundu ahal diguten aztertuko dugu. Adibide praktikoak ikusiko ditugu, eta gure negozioan eta beharrizanetan ondoen aplikatu ditzakegunak hautatzeko jarraibideak azalduko ditugu.
Irakaslea: Amaia García Dosouto (No te pierdas en las redes)
Data: Ekainak 8
Ordutegia: 14:30etatik-16:00etara
Lekua: Getxo Elkartegia, Ogoño 1. Areeta.
1. HELBURUAK
- Parte-hartzaileek Whatsapp Business aplikazioari buruzko ezagutzak izatea.
- Tresna horrek eskaintzen dituen aukerak erabiltzea ahalbidetzea.
- Whatsapp Business aktibatzeko eman beharreko urratsak zehaztea.
- Erabiltzen dituzten gainerako sare sozialekin koordinatzea.
2. EDUKIAK
- Whatsapp Business eta Whatsapp Messenger aplikazioen arteko desberdintasunak
- Whatsapp Business erabiltzearen abantailak
- Kontuan hartu beharreko lege-alderdiak
-Whatsapp Business-ek eskaintzen dituen aukerak
- Instalazioa
- Mezuak Motak
- Zerrendak
- Etiketak
Data: Ekainak 29an
Ordutegia: 14:30etatik 16:30etara
Lekua: Getxo Elkartegia, Ogoño 1. Areeta.