2022/5/12
Aurrera goaz Ostalaritzako Mahaian egindako eskaera batzuei erantzunez.
Horretarako, ostalaritzaren inguruko eskaintzaren eta eskariaren azterketa egin dugu, eta zuekin partekatu nahi genituzke bi azterlanen ondorioak.
“Getxoko ostalaritza-eskaintzaren azterketa eta eskariaren azterketa. Ondorioen aurkezpena”
- Noiz: ekainaren 7an, 10: 00etatik 12: 00etara.
- Non: Getxo Elkartegia
Bestalde, bigarren saio bat prestatzen ari gara, beste leku batzuetan ostalaritzari balioa emateko egin diren esperientziak aztertzeko, eta zuekin batera tokiko ostalaritza-eskaintzan kontsumoa errazteko jarduera-plan bat diseinatzeko inspirazio-iturri izateko.
“Ezagutu ditzagun esperientzia arrakastatsuak eta defini dezagun nola dinamizatu eta sustatu nahi dugun Getxoko ostalaritza”
- Noiz: ekainaren 21ean, 10: 00etatik 12: 00etara.
- Non: Getxo Elkartegia
Zure parte-hartzea garrantzitsua da. Zure zain gaude!