MEC 2026 dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2026/6/3
Zabalik dago epea laguntza eskatzeko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko (MEC 2024) (MEC 2026). Atzo, ekainaren 2an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen programa arautzen duen agindua.
MEC laguntza-programaren 2026eko edizioak 4.654.000 euroko aurrekontua izango du. Ekainaren 3tik aurrera 2026ko irailaren 15era arte edo programari esleitutako kreditua agortu arte eskatu ahal izango dira. Laguntzak 2025eko urriaren 1etik 2026eko irailaren 15era bitartean egindako inbertsioak finantzatzeko dira.
Programak bi laguntza-lerro ditu:
- 1 lerroa.- Merkataritza-establezimenduaren edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza-establezimenduak egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioa, edo energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzea. Altzariak, makineria, errotulazioa, segurtasun-sistemak, klimatizazioa eta abar erosi, instalatu eta muntatzea ere aurreikusten du. 1 lerroko laguntza jasotzeko gutxieneko inbertsioa 3.000 € izango da.
- 2 lerroa.- Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: enpresa-kudeaketa hobetzeko, web-orrien bidez produktuen merkaturatzea sustatzeko eta abarretarako ekipo eta aplikazio informatikoak sartzera bideratua. 2 lerroko laguntza jasotzeko gutxieneko inbertsioa 1.000 € izango da.
Informazio gehiago