2025/7/18
Udalak 86.820 euroko diru-laguntza eman die Getxoko hainbat jarduera turistikori eta profesionalen eta enpresen berrikuntzari. Hain zuzen ere, 55.798 euro bederatzi proiektu turistikorentzat izango dira, eta 31.022 euro negozio-lerro berriak eta/edo produktu berritzaileak bultzatzea eta merkaturatzea sustatu eta dinamizatu nahi duten 16 enpresentzat. Udalerrian ekonomia dinamizatzeko jarduerak egiteko laguntzak dira.
Jarduera turistikoak
Juanma Gonzalez Ekonomia Sustapeneko zinegotziak gogoratu du, "bultzada honekin Udalak berretsi egiten ditu Getxoko dinamizazio ekonomikoarekin duen konpromisoa, turismoaren alorrarekiko laguntza eta jasangarritasuna, berrikuntza eta hurbiltasuna uztartzen dituen ereduaren sustapena".
Hurrengoak dira diruz lagundutako proiektuak:
1) Arratsalde pasa itsasontzian /Eguzki- sartzea belaontzian/Su artifizialak itsasontzian (Polaris Nautika Eskola)
2) Ingurumen-ibilbideak familian (Geobizi)
3) Nabigazio-lizentzia/Eguzki-sartzea belaontzian (Basatia)
4) Eguzki-sartzea belaontzian/Itsaslabarrak inguratuz belaontzian/Nabigazio-lizentzia (Marmitako Sailing)
5) Getxoko geodibertsitatea ezagutzen (Ekobideak)
6) Surfaren hastapen ikastaroak (La Salbaje Surf Eskola)
7) Eguzki-sartzea belaontzian/Itsaslabarrak inguratuz belaontzian (2 milia)
8) Nabigazio-lizentzia/Arrantzan hastea/Txakoli dastaketa itsasontzian (La Mar de Bien)
9) Nabigazio-lizentzia/Arratsalde pasa itsasontzian/Eguzki-sartzea belaontzian (Kuin).
Enpresen berrikuntza
Berrikuntzarako laguntzen kasuan, udalerriko 18 enpresak eskatu zuten laguntza, eta 16ri eman diete.
Gonzalezek azpimarratu duenez, "Getxon enpresa-sare berritzaile bat sortuz aurrera egiten duten enpresa horiek guztiak zoriontzen ditugu. Udalaren laguntzarekin enpresa hauek hazten eta sendotzen jarraitzea espero dugu ".