2025/7/16
Bere garaian GetxoBonoak aktibatu zituzten pertsonek oraindik ere 10 euroko bonoak truka ditzakete kanpainari atxikitako 100 establezimendu baino gehiagotan.
5 euroko bonuak agortu badira ere, oraindik 10 euroko 3.000 GetxoBono baino gehiago daude eskuragarri programari atxikitako establezimenduetan trukatzeko.
Udalak pertsona guztiak animatzen ditu aukera hau aprobetxatzera eta tokiko sare ekonomikoa babestera: Kontsultatu saltokien zerrenda
Getxoko Udalak ekainaren 17an GetxoBono kanpaina jarri zuen martxan, eta guztira 16.070 deskontu-bonu egon dira trukatzeko (5 euroko 3.520 eta 10 euroko 12.550).