2025/9/1
Oporren ostea, irailean, heldu berriro lanari, arreta negozioan jarrita. Orain da unea berriz ere hasteko: Saldu egin behar duzu, agian agenda hutsik duzu, laguntza berriak behar dituzu... eta premiazkoa da lehentasunak behar bezala antolatzea. GetxoMeeting saio honetan, urteko azken hiruhilekoan, zure salmenta-helburuak bete daitezen landuko dizugu.
Ekintza-plan zehatz bat diseinatzen lagunduko dizugu, berehala zure negozioan hura ezartzen has zaitezen, atzeratu gabe eta nork bere burua engainatu gabe. Modu praktikoan egingo dugu lan, elkarlana oinarri hartuta eta energia handiz jardunda, desio eta ideietatik agendan benetan sartzen denera igarotzeko.
Ez da beharrezkoa dena erabakita izan ondoren etortzea. Ezta gutxiago ere. Arreta jartzeko, lanari ekiteko eta taldearen bultzada aprobetxatzeko prestutasunarekin besterik ez. Ariketa oso zehatzak egingo ditugu zure enpresa eta agenda landu ahal izan ditzazun.
Baina lehenago eman izena (doan):
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua